Izen-ematea

Araba


Arabarra bazara, honako urratsak jarraitu behar dituzu:

1) ERABILTZAILEA SORTU: 2020/01/13 - 2020/01/26

Horretarako, Arabako izen-emateen formulario bete behar duzu: IZEN-EMATE FORMULARIOA

OSO GARRANTZITSUA:

- Eskatzen diren datu guztiak zuzen eman itzazu.

- Gogoratu zein diren zure erabiltzaile eta pasahitza plataforman berriro sartu ahal izateko.

- Zure posta elektroniko pertsonala idatzi, hori izango baita zurekin harremanetan jartzeko bidea.

- Zure posta elektronikoko sarrera-erretiluan mezurik jaso ez baduzu, gainontzeko karpetetan begira ezazu (SPAM karpeta Hotmailen kasuan eta SOCIAL, PROMOCIONES eta SPAM karpetak Gmailen kasuan).

2) HIZKUNTZA AUKERATU: 2020/01/13 - 2020/01/26

Hori egiteko, lehenik eta behin, ikastaroko plataforman sartu behar zara (https://kirola1920.asmoz.org/login/signup.php?lang=eu) zure erabiltzaile eta pasahitzarekin eta "Inscripciones para hacer el curso en ESPAÑOL" edo "Ikastaroa EUSKARAZ egiteko izen-ematea" aukeratu behar duzu, ikastaroa zein hizkuntzatan egin nahi duzunaren arabera. Ondoren, "matrikula nazazu" botoia sakatu behar duzu.

Ez da izen-emate berririk onartuko urtarrilaren 26tik aurrera.

4) MATRIKULAZIOA ETA ORDAINKETA (SOILIK ONARTUTAKO IZEN-EMATEAK): 2020/02/03 - 2020/02/16

Onartutako izen-emateek mezu bat jasoko dute posta elektronikoz 2020/02/04tik aurrera, plataforma birtualean sartzeko datuekin eta matrikularekin ordainketa gauzatzeko xehetasunekin (50 euro).

Mezua sarrera erretiluan jasotzen ez baduzu, gainontzeko erretiluetan ("SPAM", "Social", "Promociones"...) ere begiratu.

5) IKASTAROAREN HASIERA: 2020/02/24

Onartua izan bazara eta ordainketa egin baduzu, otsailaren 24an, 11:00etatik aurrera, ikastaroko plataforman (http://kirola1920.asmoz.org/) sartu ahal izango zara ikastaroarekin hasteko, zuk lehen pausoan sortutako erabiltzaile eta pasahitza erabiliz.

Edozein zalantza duzula, lasai asko jarri harremanetan gurekin eskolakirola@asmoz.org helbidean.

IZEN-EMATEA EGITEKO FORMULARIOA

Bigarren txandari dagokion izen-emate epea 2020/01/13an irekiko da.

Antolakuntza

Bizkaia Araba Gipuzkoa Asmoz

Kolaboratzailea

Eusko Jaurlaritza