Informazioa


HARTZAILEAK

Eskola kiroleko teknikari gisa lanean ari direnei edo zeregin horretan lan egin nahi duten pertsonei zuzendua dago. Bereziki, heziketa fisiko edota kirol titulaziorik ez duten edota heziketa fisiko eta kirolarekin lotura zuzenik ez duten ikasketarik burutzen ez dabilenei bideratua dago.

Lehentasuna izango du eskola kiroleko teknikari gisa lanean dabilenak.

  • Ikastaroan parte hartzeko gutxienezko adina: 16 urte.
  • Gutxienezko ikasketak: D.B.H.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Ikasleak ikastaroa jarraitu ahal izateko behar dituen baldintza teknikoak gutxienekoak dira, hots, internetera konektatzeko beharrezkoak direnak.

METODOLOGIA

Ikastaroa on line izango da, aurrez-aurreko saio praktikoez osatua.

Online atalak baliabide esklusiboak eskainiko ditu, honek aukera emango dio ikasleari gaian jakitunak direnek landutako material didaktikoen bidez ezaguerak eskuratzea, multimedia, galdetegiak, etab.

Ikasleak, pasahitzaz baten bidez, ikastaroko plataformarako sarbidea izango du. Honez gain, ikasleak ikastaroko irakasle laguntzaile baten zerbitzu zuzen, etengabe eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera izango du. Azken honek ikastaroari ahalik eta probetxu handiena ateratzen lagunduko dio.

Atal praktikoari buruzko informazioa behin ikastaroa hasten denean zehaztuko da.

IRAUPENA

Eskola orduak: 20 ordu teoriko gehi praktikak. Atal teorikoari dagokion nahitaezko 20 orduez gain, ikastaroko ebaluazioan sartuko ez den Lehen Soropospenei buruzko 2 orduko modulu gehigarri bat emango da.

PREZIOA

50 euro.

TITULAZIOA

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ziurtagiria jasoko dute ikastaroa gainditzen duten parte hartzaileek.

HIZKUNTZA

Euskaraz edo gaztelaniaz (aukeran).

TEORIA EGUTEGIA

IZEN-EMATE EPEA

2019/09/23 - 2019/10/06

IKASTAROAREN HASIERA

2019/11/04


IKASTAROAREN BUKAERA

2019/12/13


AZTERKETA EGUNA

2019/12/10


ERREKUPERAKETA EGUNA

2019/12/12


Antolakuntza

Bizkaia Araba Gipuzkoa Asmoz

Laguntzailea

Eusko Jaurlaritza